XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aste gutxi dira Joxe Mari Iturralde idazle tolosarrak,
Karrera orok dakarren ondorioa aipatuz luzatu nahi dut Jimuren erreflexioa: korritzeko ekipoak behar direla, taldeak.
Badirudi literatura txirrindularitzarekin parekatze hori merkatu eta irabazi ekonomiko handiak dituzten literaturetan bakarrik dela posible; hau da, karrera batean korritzen bada, bukaeran zerbaiten irabazia dagoelako da.
Horrek ez dirudi egiteko modukoa euskarazko literaturan, non adiskide edota amaren mirespena bakarrik garantizatua dagoen eta, irabaziei dagokionez, kaskar antzera bizitzeko dirutxoaz haruntzago beste ezer ez.
Hala ere euskal literatura ekipoz beterik dago, eta gizarteko tribu bakoitzak bere gustuko alderdi politikoa, bere gustuko futbol talde, bertsolaritxoak, perretxikuak eta bizioak dituen bezala, idazle ekipo bakoitzak bere totemak dauzka, bere profetak, bere komunikabideak (ahal bada), eta karrerarik ez dagoenez, beste ekipoari kontra egin beharrean bakarka dabilenari egiten diote eraso.
Horregatik jasaten du hainbat idazlek hainbeste triska, kritika eta sermoi.
Exenpluen anean Patziku Perurena da nabarmenena (ui, zerrenda beltza galdu dut), kantagintzan Imanoli gertatu zaion bezala.